2015-02-28

Nahi ditudan liburuak



Gustuko ditudan hainbat blog arakatu ostean Mikelekin lantzeko hainbat liburu interesgarri aurkitu ditut:

Todo un mundo: Katy Couprie margolari eta argazkilariaren eta Antonin Louchard ilustratzailearen lana da.
Egunerokotasuneko 200 irudiz osatutako liburua da; irudiak, argazkiak collage-ak, marrazkiak, haurren marrazkiak eta abarrek osatzen dute.
gehiago jakiteko klikatu hemen.

Ilustración del libroIlustración del libro 

Young at art 1eta 5 urte bitarteko haurrek artea nola ulertzen duten azaltzen duen liburua da. Aro desberdinak aztertzen ditu; margoekin daukaten lehenengo kontaktutik hasita, haurrek jarraitu ohi duten prozesu guztira.
Liburuak lau atal dauzka: margolanak, marrazkiak, modelatzea eta collage-a, bakoitzarentzat jarduerak eta proposamenak eskaintzen ditu. Gainera, artelanekin batera lantzeko liburu eta abestien zerrenda ematen du gaiaren arabera antolaturik (animaliak, figurak, testurak...). Arazoa, ingeles hutsean dagoela liburu guztia, eta baita proposatzen dituen liburu eta abestiak noski. 
Gehiago jakiteko klikatu hemen. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina